ASTERIX:
txikia eta argala da. Ile horia eta laburra du. Begi handiak eta bizkorrak
ditu. Buruan kaskoa darama, bi hegorekin. Niki ilun bat darama
|
OBELIX:
Handia eta lodia da. Ile gorria eta luzea du. Begi
txikiak ditu. Bibote gorria du.Trentza bi daramatza. Marradun prakak daramatza.
|
ERREKA MARI,
EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMINA
EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMINA
Ba ote liteke Euskal Herrian
oraindik laminak bizi izatea? Ba ote
liteke bazterren batean, zarata eta ezinulertuaren zikinetatik urrun laminaren
bat egotea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan
ziren laminak. Baina ez larritu, bat gelditzen zaigu eta haren historia
kontatzera etorri gara gaur. Hona ba hemen Erreka Mariren historia, Erreka
Mari, Euskal Herriko azken lamina.
Honela hasten
da gure obra, gure ipuina eta gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat.
Erreka Mariren historia. Erreka Mariren historia sotila da, sentimental
samarra, gazi-gezatxoa, bukaera ez du oso zoriontsua baina ezta tristea ere,
bizitza bezain itxaropentsua bait da....«Horregatik lagunok, mendira joaten bazarete, eta errekatxo txuri-orlegi bat aurkitzen baduzue, zaindu, beharbada, beharbada hortxe bizi-da Erreka Mari. Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamina»
Ipuinean zehar erabiltzen ditugun koloreak urdinak, berdeak, zuriak... dira urdin-berdeak dira Erreka Mari bizi den errekako urak, zuriak dira Martinen ardiak, urdina, zuria eta berdea da Erreka Mariren ilea, eta berdea da, era berean, itxaropenezko abestia balitz bezala, gure laminari bizia kentzeko asmoz Martinen auzoko emakumeek botatako zikinkeriaren artetik bidea urratzen duen errekatxoa, ipuinaren bukaeran.
Egilea: Enkarni Génua.
1978.ean estreinaturiko obra.
BANAKETA:
ERREKA MARI
MARTIN
ARDIAK
AGUSTINA
KATTALIN
(Musika)
Kaixo lagunok!
Orain dela urte asko eta asko, hainbeste eta hainbeste
noiz izan zen jakitea ere oso zaila da, Euskal Herrian laminak bizi omen
ziren...
Erreketan bizi omen ziren, eta gauean ilargiaren argitan
bere urrezko orraziarekin ileak orrazten zituzten bitartean, kantatu egiten
omen zuten.
Oso politak omen ziren, bainan ez zu bezalakoak Edurne, ez
zu bezain politak ere Ainhoa... Ez dakit nola esan!... Desberdinak ziren!...
Oinak ere, ez zituzten guk bezalakoak... Herriko jendeak esaten zuten bezala,
«ez ziren gure modukoak»...!
Eta noski!... Hori nolabait ordaindu egin behar da!... Eta
pixkanaka, pixkanaka laminak, hainbeste zikinkeria, inbidia, eta marmarrekin
ezkutatu egin ziren...
Bainan ez larritu!... Denak ez!... Bat gelditzen zaigu eta
bere historia kontatzera gatoz...
Hona hemen ba, Erreka Mariren historia. Erreka Mari,
Euskal Herriko azken lamina!...
(MUSIKA)
Hasi baino lehen ipuin honetako personaiak presentatuko
dizkizuet. Lehendabizi Martin, Martin artzaina da ta egunero bere ardiekin
mendira joaten da. (ARDIAREN HOTSA, TXINTXARRIAK ETA ABAR...).
MARTIN:
Fiuuuuuu!...
Benga!... hi txuri... Azkar!...
ENKARNI:
Martinen
herrian jende asko bizi da, noski!... Baina batez ere, bere bizilagunak ezagutuko
dituzue: Agustina eta Kattalin.
(BIZILAGUNAREN HOTSA...)
Nahiko berritsuak dira eta pixka bat... Tira, tira, laster
konturatuko zarete...
Eta azkenean, Erreka Mari... (ERREKA MARIREN KANTA)
Erreka Mari errekan dago... abesten. (ERREKA MARIREN KANTA)
Eta zuek ere bai lagunok... Bai, bai, zuek ere parte
hartuko duzue ipuin honetan... Prest al zaudete?...
Aurrera ba! (ARDI HOTSA)
MARTIN:
Bengaaaa!!!
Fiuuuu!!!! Azkar!... Beltzaaaa! Txuri!! Honera... Honera!!! Abiatu gara!... Ez
pentsa ez, lan hau nekagarria ez denik!... Ufff!... Eta orain, zuek larratzera
eta nik... bitartean kuluxka bat egingo dut!! Ahhh!... Lasaitasun honekin bai
ederki egingo dudala lo!
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN:
Kontxo!...
Zer edo zer entzun dudala esango nuke!... Edo beharbada ametsetan ote
nintzen?... Dena dela, hemen inor ez dabil... Ardiak besterik ez... Tira, tira,
tira...
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN:
Orain bai, orain bai, orain ziur nago norbaitek abestu duela... Ez zarete
zuek izango ezta?... Unnnnnnnn
(ERREKA MARIREN KANTA)
MARTIN: (Haserre) Nahikoa da!... Edo
ni txoratuta nago edo zer edo zer arraroa gertatzen da hemen!... Ba al dakizue
gauza bat? Logureak alde egin dit. Ohiartzunarekin jolastuko dut ez
aspertzeko!... Mendi hauen artean ohiartzuna oso ozen entzuten da!... Aproba
egingo dut!... Ikusiko duzue!... Egun ooonnnnn!
ERREKA
MARI: Berdin...
din... din... dinnnn!
MARTIN:
Arraioa!...
Gaur ohiartzuna ere arraroa dago!... Egun onnnnn!
ERREKA
MARI: Berdin!...
din... din... din...
MARTIN:
Hau duk
hau!... Txotxolooooo!
ERREKA
MARI: Zu
ere bai, zu ere bai, zu ere bai...!!!!
MARTIN: Uuummmmmm, ez
dakit, ez dakit... Uste dut, neri adarra jotzeko gogo haundia duela norbaitek.
Eta gainera, zuek neska mutilak zerbait badakizuela susmatzen ari naiz... Ez al da hala? Badaezpada
ere azkeneko proba egingo dut...!!
Ni Martin naizzzzz!!!!!
ERREKA MARI: Ni Erreka Mari, Mari,
Mari...
MARTIN:
(Harriturik) Ai ba... ni, ni... nik ez
dakit... ba, ba ba baina.... zu... zu beno nahaii dut esan... Kontxo! nor zara
zu!... nola duzu izena?... non bizi zara?
ERREKA
MARI: Erreka
Mari da nire izena
Txuri
ta orlegi maite ditut
Libre ta pozik bizi naiz
Errekan aurkituko nauzu
Errekan aurkituko nauzu.
MARTIN:
Erreka Mari da zure izena
Txuri ta orlegi maite dituzu
Libre ta pozik bizi zara
Errekan aurkituko zaitut
Errekan aurkituko zaitut.
ERREKA
ta MARTIN: (Elkar
abesten dute)
(ARGIA AUZOKO EMAKUMEETARA)
KATTALIN:
Beste
kontu bat Agustina!... Konturatu al zara zeinen pozik dabilen egun hauetan gure
Martin?...
AGUSTINA:
Noski
baietz! —Egunero ari da abesten. Eta beti kanta berdina dela esango nuke.
KATTALIN:
Bai
horixe! Erreka Mari da bere izena...
AGUSTINA:
Niretzat,
neska batekin dabilela!...
KATTALIN:
Herrikoa
ez!... Ni hor zehar ibili naiz galdezka, eta horretan ziur nago... Herrikoa ez
da!...
AGUSTINA:
Begira
zeinen fanfarroia!... Herrian hainbeste neska polit eduki, eta beste herri
batera joan andregaiaren bila...
KATTALIN: Bai horixe!... Non aurkituko
ote ditu gu bezalako neska ponpoxak! Ba al dakizu gauza bat?... Ni enteratuko naiz
norekin dabilen. Bihar azokan galdetuko dut...
(MUSIKA)
MARTIN:
Erreka
Mari!
ERREKA
MARI: Martin!
MARTIN:
Egun
onnn!
ERREKA
MARI: Berdin,
din, din!
MARTIN:
(Sartuz) Ez dakizu Erreka Mari,
nire atxeko bizilagunak, berritsu horiek, zeinen intrigatuta dauden!... Neska
polit batekin nabilen susmotan daude, eta nor den, nola duen izena eta abar
jakin nahi dute... Zer parregura...
ERREKA
MARI: Ai,
Martin!... Mesedez!... Ez esan nerekin zabiltzala... mesedez...
MARTIN:
Baina,
zergatik?
ERREKA
MARI: Ez
dakit!... Baina ez esan... seguro aski ez zaie gustatuko. Ni ez
naiz haien modukoa... Ni ez naiz zure modukoa... Ni...
MARTIN: Eta zer?...
ERREKA MARI: Asko! Behar bada ez dizute
utziko etortzen...
MARTIN:
Ba...
Alde egingo dut...
ERREKA
MARI: Edo
agian, nerekin haserretuko dira eta txarkeriaren bat egingo didate.
MARTIN:
Ez dira
ausartuko!...
ERREKA
MARI: Bada
ezpada ere... nik ez dut nahi jakin dezaten... Ez dut nahi. Martin, ez esan
mesedez, ez esan!
MARTIN:
Ez dut
esango.
ERREKA
MARI: Ez
esan, ez esan, ez esan...
(MUSIKA)
(ARGIA AGUSTINA ETA KATTALINAREN ETXEARI)
KATTALIN:
Badakit!...
AGUSTINA:
Zer?...
KATTALIN:
Zer
izango da ba neska?... Martinen kontua! Badakik norekin dabilen!!!
AGUSTINA:
Esan,
esan...
KATTALIN:
Ez, ez,
ez zeuk asmatu behar duzu!
AGUSTINA:
Ia ba...
ia ba... Maite Iturribidekoarekin...
KATTALIN: Ez, ez... Hotz, hotz...
AGUSTINA: Mirenekin...
Arotzenekoarekin!...
KATTALIN:
(Parrez) Hotz, hotz...
AGUSTINA:
Miren
Estherrekin...
KATTALIN:
Ez, ez,
ez, bla, bla, bla, bla, bla, bla...
Ematen?
AGUSTINA:
Bai neska
bai...
KATTALIN:
Eser
zaitez... Ba al dakizu norekin dabilen Martin gure bizilaguna? Lamina batekin!
AGUSTINA:
Lamina
batekin?... .
KATTALIN:
Bai,
lamina batekin!
AGUSTINA:
Lamina
batekin!... Aitaren eta semearen eta Espirituaren... Jesus, Maria eta Joxe...
Ene, ene, ene, lamina batekin... zerbitzuk ikusteko jaio garen... Lamina
batekin... Aitaren eta semearen eta... Laminak ez dira gure modukoak... Santa
Agustina, ora pro nobis... Santa Joakina, ora pro nobis... Ene, ene, ikusteko
guztiak ez ditugu ikusi!
KATTALIN: Errekan
ibiltzen dira, lotsagabe horiek...
AGUSTINA:
Ene, ene,
ene...
KATTALIN:
Ez dira
gure modukoak!...
AGUSTINA:
Hori,
hori... ez dira gure modukoak.
KATTALIN
eta AGUSTINA:
Bla, bla, bla, bla, bla, bla...
KATTALIN: Agus...
Zerbait egin behar dugu... Nahi ta nahi ez!... Jaungoikoaren edo deabruaren
laguntzarekin, lamina hori geure herritik kanpora bialdu behar dugu!...
AGUSTINA:
Oso ondo
hitzegin duzu Kattalinita... Baina deabruaren laguntza beharrik ez dugu
izango... Herriko haurrek lagunduko digute eta.
KATTALIN:
Egia!...
Aizue, haur mukixuok!... Zuek lagunduko diguzue lamina herritik kanpora
bialtzen... Bai ala ez? Nola ezetz. Bai?... Bai eta bai.
Zaplasteko bana emango dizuet!...
Lagunduko diguzue nahi ta nahiez! Bai...
Bai... Lotsagabeak!
AGUSTINA: Lasaitu zaitez Kattalin!... Gaurko umeekin taktika berriak erabili behar dira!... Psikologia asko!... Ikusi
ta ikasi nola nirekin ados jarriko diren!... Aizue, neska-mutil maite-maiteok,
ez al da egia zuen lagun Agustinitari lagunduko diozuela?... Ni zuen laguna
haundia naiz!... Baietz lagundu. Bai? bai? Kutxikutxi, bai, bai? Lamina
herritik kanpora bialtzen laguntzen badidazue... musu haundi bana emango
dizuet! Bai!...
KATTALIN:
Ehem,
ehem... bai ikusten dut arrakasta haundia izan duzula. Eta zuek haur mukixuok
jakin behar duzue, onen nahiz txarrean lagunduko diguzuela!... Bai.
AGUSTINA
eta KATTALIN:
Bla, bla, bla, bla, bla, bla, bla, bla...
ERREKA
MARI: Ez
dakit nola esan, baina bizilagunen kontuak esan dizkidanez geroztik, ez nago
lasai... Ez ditut ezagutzen baina nire lagunak ez direla izango susmotan nago...
Bildurrez nago. Hemen bakar bakarrik, lagunik gabe... batez ere orraziarengatik
dut beldurra. Nire urrezko orrazia, zerbait gertatzen bazaio... galdu, edo
norbaitek kendu... izugarria izango litzateke. Gu laminok, orrazirik gabe ezin
gara bizi. Gizonarentzat arnasa bezain inportantea da guretzat orrazia...
Badakizue zer egingo dudan?... Izkutatu ondo!... Hemen harri baten azpian... Ez
hemen ez... harria oso txikia da... Hemen obeto... ez, ez... Edo hemen, ...Edo
hor? Ez, errekan izkutatuko dut. Oso ondo!
Norbait dator... errekan sartuko naiz...! (ERREKAN
IZKUTATZEN DA)
KATTALIN:
Atoz,
atoz!
AGUSTINA:
Kattalin,
Ondo dakizu ordu honetan etxetik kanpora ibiltzea ez dudala batere atsegin!...
Mendira etorri hain berandu...
KATTALIN:
Ixilik
eta jarraitu!
AGUSTINA:
Ez dira
orduak gu bezalako neska txintxoak mendian zehar ibiltzen egotekoak.
KATTALIN:
Ixilik
egon zaitez!
AGUSTINA:
Behintzat
goazen atsedenaldi txiki bat hartzera, eta bide batez berriz esan zaidazu
zertarako eta zergatik etorri garen hona... Egia esan lehen ez dizut ondo
ulertu!...
KATTALIN:
Jope,
neska!... Bai motza zarela!... Hamaika aldiz esplikatu dizut baina alperrik...
Berriz ere esango dizut, bainan ondo entzun azkeneko aldiz dela... Zer nahi
dugun garbi dago, ezta? Herritik kanpora lamina hori bialdu!
AGUSTINA:
Hori bai,
baina!...
KATTALIN:
Ixo!...
Jakin behar duzu laminentzat orrazia mundu honetako gauzarik inportanteena
dela!... Bere orrazia galtzen badu... Zas!... Agur lamina. Eta hori egin behar
dugu gau honetan. Bere orrazia ostu... Bere orrazia kendu. Bere orrazia
lapurtu... Orain ulertu al duzu? Bai? Pozten naiz. Eta orain guapita berriketa
alde batera utzi eta lan egitera. Bere orrazi hemen, harri baten azpian
izkutatzen duela esan didate.
AGUSTINA:
Baina
Kattalin, hori oso zaila da!... Ikusi al duzu zenbat harri dauden hemen!... Zuk
esaten duzu hemen harri baten azpian egongo dela... baina...
KATTALIN:
Ba harri
guztiak jasoko ditugu eta... Edo itxaron, askoz hobeto. Neska mutil hauei
galdetuko diegu... Eh! eh! Neskamutilok. Lamina bere orrazia harri baten azpian
izkutatu du ez da?... Bainan zein harriren azpian dago?... Hemen?... Hor?...
Galdezka ari naiz zein harriren azpian dagoen orrazia! Galdezka ari naizela
zein...
AGUSTINA:
Hola ez,
Katti... Hola ez... Ikusi ta ikasi. Neska-mutil maite
maiteok... Niri
esango didazuela ez da... Neri bai... Zuek badakizue Agustinita zuen lagun
haundia dela. Zuek esango didazue...
KATTALIN:
Benga,
benga, txorakeriak utzi eta lan egitera... Gu bakar bakarrik konponduko gara..
Baina Agustina... Ikusten al duzu zer ari zaren egiten...
Harriak aide batetik kendu eta beste aldean jarri, eta berriz hasi...
Bla, bla, bla, bla, bla, bla...
MARTIN: Erreka Mariiiiiii!
AGUSTINA: Kattalin...
Norbait dator.
MARTIN: Erreka
Mariiiii!!!!!!
KATTALIN: Ai
ba!... Martin dator... Goazen arin Agus...
MARTIN:
Baina...
zer ari zarete egiten hemen?
KATTALIN:
Ba...
gu..., ba ni, ba gu... Zuk dakizun bezela... ba gero...
MARTIN: Goizeko seirak
dira... Eta zuek hemen!
KATTALIN: Goizeko
seirak?... Arin, Agus...
(JOATEN DIRA)
MARTIN: Erreka Mariiiii!!!!!!
ERREKA MARI: Martin. Joan al dira...? Ez dakizu
nolako beldurra pasatu dudan!
MARTIN:
Zer
gertatu da ba?
ERREKA
MARI: Zure
bizilagunak hona etorri dira niri orrazia kentzeko asmoz. Baina, begira...
Hemen dago. Oso pozik nago, eta ez horregatik bakarrik. Konturatu
naiz lagun pila bat dudala. Neska-mutil hauek lagundu didate.
(BIZILAGUNAREN ETXEAN
ARGIA)
KATTALIN:
Gaurtik
ez da pasatuko!...
AGUSTINA:
Bai,
gauza bera esan zenidan atzo, eta herenegun... Aste guzian gaiztakeriak egiten
ari gara eta...
KATTALIN:
Gaur
izango dela eguna esan dizut!...
AGUSTINA:
Esan ba,
zer egingo dugun gaur!... Baina egia esan gaur izango da azkeneko eguna
laguntzen dizudala!... Utz dezagun bakean lamina hori eta... !
KATTALIN:
Ezta
pentsatu ere!...Nire plana kontatuko dizut! ... bla, bla, bla, eta gaur gabean
bere erreka zikinduko dugu!...
AGUSTINA:
Erreka
bat zikindu!... Jope, oso zaila da hori!...
KATTALIN:
Ez
pentsa. Zuk gaur gauean zikinkeria guztiak ekarri, sardina lata hutsak, papera,
plastikozko boteilak, zakarrak, papera, kartoiak, zakarrak,
paperak, zakarrak, boteilak, kartoiak...
paperak, zakarrak, boteilak, kartoiak...
paperak, zakarrak, boteilak, kartoiak...
(Gaua da. Errekara etorri
eta zikinkeri guztia botatzen hasten dira, barrezka eta oihuka. )
(Erreka Marik alde egiten du eta haren ile-zati bat mendian,
goian, agertzen da. Eguna argitzen hasten da eta barrutik Martinen ahotsa
entzuten da Erreka Mariri deika.)
MARTIN:
Erreka
Mari!!! (ISILTASUNA)
(Martin, errekara iristean, txunditurik gelditzen da erreka
nola dagoen eta Erreka Mari falta dela ikustean. Etsita berriz deika hasten da.
Orduan, mendi gainean, urrunean, lehen ez zegoen errekatxo bat sortzen ari dela
ohartzen da. Martinek, itxaropenez beterik, esaten du:)
MARTIN:
Egun on!
(Eta orain bai, ez dakigu nork, errekak, oihartzunak ala
Erreka Marik erantzuten ote dion.)
BERDIN, din, din, din, din.
(Musika eta menditik
xirgola parrastada bat jaisten da.)
ASMAKIZUNAK
Hau Bart Simpson da eta Springfield-ekoa da.
Bart-ek buru handia eta karratua du. Bart-en begiak
biribil-biribilak dira eta oso handiak, baina bere belarriak txiki-txikiak
dira.
Bart-ek sudur txikia du, baina bere ahoa oso handia da.
Bere besoak eta
hankak laburrak dira. Gorputza ez da oso handia. Azalaren kolorea
horia da.
Bart-en kamiseta gorria da. Prakak urdinak dira. Bere
zapatilak urdinak dira.
Bart mutil bihurria da eta lotsagabea da. Ez zaio eskola
gustatzen, baina patinetea asko gustatzen zaio.
Marraztu abestiak deskribatzen duen paisaia:
(Jean Baptiste Elizanburu)
Ikusten duzu goizean
argia hasten denean
menditxo baten gainean
etxe txikitxu aintzin zuri bat
lau haitz ondoren erdian
txakur zuri bat atean
iturritxo bat aldean
han bizi naiz ni bakean
Elikadura: belarjalea Bizilekua: mendia |
Animaliaren izena: loroa
Animalia mota: hegaztiaElikadura: alpistea Bizilekua: oihan tropikala |
Animaliaren izena: izokina
Animalia mota: arrainaElikadura: uretako bizidun txikiak, algak Bizilekua: ibaia eta itsasoa | Elikadura: ugaztun txikiak Bizilekua: basoa, belardiak |
Animalia mota: urlehortarra
Elikadura: intsektuak
Bizilekua: putzu. erreka eta aintzirak
|
Animalia mota: ugaztuna
Elikadura: plaktona
Bizilekua: itsasoa
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario